Markesina

WELCOME TO MY BLOG!! ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!

domingo, 2 de mayo de 2010

domingo, 25 de abril de 2010

Netiketak

Zer dira netiketak?

Netiketak Interneten erabiltzen ditugun arauak dira. Hau da, zer-motako etiketak erabiltzen ditugun Interneten, Internet ondo erabiltzeko. Netiketa mota asko daude eta bakoitzak arau bat betetzen du. Esaterako, netiketen artean, emotikoien erabilera, hizkuntza aproposa erabilera Interneten, besteengan errespetua izan, ortografia zaintzea edo letra larrien erabilera saihestu.

Nahiz eta Internet duela urte ako erabili, jende askok ez daki netiketak zer diren. Egia esan, nik ez nekien netiketak zer ziren baina banekien Interneten arau batzuk jarraitzea komeni zela. Esaterako, letra larriz ez idaztea edo emotikoiak erabiltzea.

Oso interesgarria iruditzen zait netiketak. Gaur egun, Internetearen gizartean bizi gara eta oso erabilgarria da ikasle eta irakasleentzat netiketak eta hauen balioak.

domingo, 11 de abril de 2010

Internetaren erabilera egokia





Oso interesgarria iruditu zait " Buen uso de Internet" bideoa. Ideia oso orijinala da eta gainera era erakargarri batean. Bideo hau edozein pertsona ikus dezake baina batez ere nerabeentzat zuzenduta dago. Beharbada, nerabeak dira Internet era desegokian erabiltzen dutenak eta giza sareetan sartzen direnak bere bizitzako hainbat datu sartzen.

Hala ere, heldu asko ere modu desegokian erabiltzen dute Internet. Jende asko berehala fidatzen da eta euren datuak sartzen dituzte sarean. Gehienetan ez dakigu enpresek nola erabiliko dituzte gure datuak eta zertarako. Bestalde, gero eta jende gehiago erabiltzen du Internet erosketak egiteko. Ekintza hau oso erosoa da eroslearentzat baina batzuentzat kontuz ibili behar dugu eta gure datuak kontrolatu. Badira hainbat enpresak datu bilketa egiten dutena eta kontu elektronikoetan sartu nahi direnak.

Horregatik, bideo hau aurkezten duen gaia nerabe batzuen bidez, oso funtzionala iruditu zait. Denok adi egon behar dugu Internet kontuetan baina batez ere gazteak. Nire ustez, ikastetxe eta institutuetan honako bideoak erakutsi behar dira ikasleak gogoeta bat egiteko. Gure gizartean gazteak ohituta daude ordenagailuetara eta Internetara baina era egoki batean erabiltzen den ala ez hori beste kontu behar da. Beraz, Interneteko heziketa burutu behar da ikastetxe tea institutuetan.

domingo, 28 de marzo de 2010

Remove


Egia esan, bideo hau kritikatzen duena ez nau batere harritzen. Informazioaren gizartean bizi gara eta teknologia berriak gero eta arinago hedatzen ari dira. Teknologia berrien kontsumitsaileak, hau da, munduko milio asko hauen kontrolpean gaude. Guk mugikorrak, Interneta eta kredito txartelak erabiltzen ditugu. Gehienetan ez gara ohartzen zer-motako kontrola dagoen baina gero eta arruntagoa da entzutea kredito txartelekin kontuz izatea edo Interneteko erabilerarekin, batez ere Tuenti, facebook eta halako programekin.

Niri behintzat ez zait asko gustatzen Interneten nire datuak sartzea eta gero eta fideltasun gutxiago daukat posta elektroniko programekin, hotmail edo gmail bezala. Nahiz eta zure datu pertsonalak edo informazioa sartzea nahi ez izan, beti gaude Internetekin lan egiten eta ezinezkoa da posta elektronikoa edo blogetan parte ez hartzea.

Niri gehien kezkatzen nauena da datozen urteotan zer gertatuko den. Hau da, nola bilakatuko den teknologia eta gizartearen informazioa. Orain, oso arin hedatzen ari da eta ez dakigu datozen urteotan jarraipen hau jarraituko duen edo gauzak lasaituko direla eta hedapen hau murriztuko dela.

Nik, behintzat hori espero dut. Teknologiak gustatzen zaizkit baina erabilera murriztu batean, batzuetan aisialdirako eta beste batzuetan lan egiteko. Espero dut, datozen urteotan bideo honek aipatzen duena egia ez izatea eta demokratizazio gehiago izatea teknologian eta gizartearen informazioan.




lunes, 22 de marzo de 2010

Testu birsartua


Zer da TRILINGUISMOA?Trilinguismoaren helburu linguistiko garrantzitsuena, ikasleak hiru hizkuntzatan komunikatzeko gai izatea da. Horretarako, irakasleek oso ondo jakin behar dituzte hiru hizkuntzak eta nola irakatsi umeei. Ez da lan erraza eta denborarekin ikusiko da nola bilakatzen den trilinguismoa gure gizartean.





domingo, 21 de marzo de 2010

Blogak eta atzerriko hizkuntza


Gaur egun gero eta arruntagoa da blogen erabilera. Hau da, ez dira bakarrik banakako lana egiteko baizik eta talde lanak egiteko. Lehen, blogak erabiltzen ziren bakoitzak bere gauzez idazteko edo beste jendearekin harremanetan egoteko. Azken urteotan edo hilabeteotan ostera, blogen erabilera hedatu egin da eta hezkuntza eremuan blogen erabilera oso interesgarria eta sistema erosoa da.

Ikastola eta ikastetxe askok blogak erabiltzen dituzte. Blog hauen bitartez gauza asko ikasi daitezke eta oso sistema lagungarria da hainbat ikasgai eskuragarri izateko interneten. Esterako, ikastetxeko azken berriak jakiteko edo edozein ariketak egiteko.

Orain gure gizartean trilinguismoa bilakatzen ari denez, hainbat blog daude hizkuntzak lantzeko. Guri interesatzen zaizkigunak, ingelesekoak eta euskarakoak dira. Esaterako, euskara hizkuntza lantzeko oso ondo dago euskaljakintza bloga. Euskaljakintza duela pare bat urte sortu zen eta oso lagungarria da euskara ariketak egiteko eta euskararen hainbat ezaugarri berriak jakiteko. Ingelesa lantzeko ostera, oraindik ez ditugu hanibeste informazioa eta nireu ustez oso ondo egongo litzateke euskaljakintza blogaren antzeko beste blog bat sortzea ingelesa lantzeko. Hau da, ingelesa hizkuntza bigarren hizkuntza bezala ikasteko beharrezkoak diren baliabideak izatea. Horrela, bermatuko genuke trilinguismoa gure hezkuntza sisteman.

domingo, 7 de marzo de 2010

Prometeus: The media Revolution


Prometeus: The Media Revolution


Bideo hau oso interesgarria iruditu zait. Batez ere, etorkizunera begiratzen duelako eta gizarteak eta teknologia berriak nola mugitzen ari diren kontatzen duelako. Bideoaren gai nagusia Internet eta teknologia berrien bilakaera da. Nola aldatu diren gizarteko hainbat ohiturak eta zer-nolako ohitura berriak asimilatzen ari garen. Hau da, bideoan azaltzen da nola testu idatzitik, on-line testura pasatzen ari garen eta gero eta arruntagoa dela Interneten bitartez egunkaria irakurtzea, ez lehen bezala paperezko edizioan.

Bideoan agertzen dira Interneten dauden enpresa edo erakunde nagusiak. Esate baterako on-line egunkariak, wikipedia, Google edo Prometeus. Ikusi al dugu bideoan zehar nola urteak pasatu ahala, enpresak beste enpresetan bihurtzen direla, nola telebista eta irratia desagertzen diren, Internet menpea hartzen duelako etb.

Nire ustez behintzat, bideo hau gogoeta bat egitera behartzen gaitu. Gu Internetaren hedapena bizitzen ari gara eta batzuetan ez dakigu non eta noiz amaituko den. Batzuetan, beldurgarria iruditzen zait teknologia berrien hedapena zeren etorkizunean nola bilakatuko den ez baitakigu.

Informazioaren gizartea



Informazioaren gizartea
Gaur egun, Informazioaren gizartea garrantzi handikoa da gure gizartean. Gero eta jende gehiago hitz egiten du kontzeptu berri honetaz eta gero eta esparru ezberdinetan erabiltzen da. Esaterako, Hezkuntza esparruan oso interesgarria eta garrantzitsua izan da gizarte informazioa. Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan Teknologia Berrien (TIC) garrantzia jakinarazi ari zaie ikasleei.

Gizartearen informazioa, informazioaren demokratizazioa adierazi du. Hau da, gaur egun informazioa eskuragarri dugu Teknologia Berrien bitartez eta jende mota guztiontzat eskuragarri dago. Lehen, askoz ere zailagoa zen informazioa bilatzea eta aurkitzea. Jendeak denbora gehiago ematen zuen informazioa berria aurkitzen eta beste motatako baliabideak erabiltzen ziren. Gaur egun ordea, informazioa teknologia berriekin lotuta dago eta gure gizartea honen barnean kokatuta dago. Gure gizartea ohutura berriak asimilatzen ari da eta denbora gutxian gainera.

Nire belaunaldiko jendeak ikusten ari gara Teknologia berrien garrantzia eta zein arin gauzak aldatzen ari diren. Gaur egungo ikasleak ordea, teknologia berriekin batera hazitzen ari dira eta arraroa egiten zaie Internet edo ordenagailurik gabe eskolan lan egitea.

domingo, 21 de febrero de 2010

Tim O`Relly


Tim O`Relly

Tim O`Relly izan zen Software librea sortu zuen pertsona. Gainera, 2.0 kontzeptua ere sortu egin zuen. Datu interesgarria iruditu zait, berak letrak ikasi zuela eta geroago informatikan interesa adierazi zuela. Oso pertsona ospetsua da gaur egungo teknologia berrien munduan.

Web 2.0 Klaseko bideoa

Web 2.0 Bideoa



euskaltube.com bideoak Izenburua: Web 2.0 (Euskaraz) Makinak harrapaturik gaitu Erabiltzailea: askatasunerantz

Oso interesgarria iruditzen zait 2.0 kontzeptua. Gaur egun, hainbat lekutan ikus dezakegu 2.0 rekin erlazionatuta dauden iragarkiak, webguneak, weborriak edo telebista saioak. Egia esan, orain dela denbora gutxi jakin nuen zer esan nahi zuen. Teknologia Berrien gizartean gaude eta gero eta garrantzitsuagoak dira interneten bidez lortzen ditugun baliabideak. Lehenago, 1.0 zegoen teknologia berriak hasi zirenean, baina gaur egun 1.0 kontzeptua atzeratuta gelditu egin da eta 2.0 rekin jakinarazi nahi digute gizartea aurrera doala eta teknologia berriak ere bai. Gazteok behintzat, gero eta berneratuagoak ditugu teknologia berriak eskaintzen diguten gauzak eta haurrak ere teknologia berriekin hazten ari dira. 2.0 bideoa oso adierazgarria iruditu zait, gizartea eta teknologia berrien zelako abiadura hartu duten jakiteko. Gizarteak azken urteotan oso arin aldatzen doa eta ez dakigu etorkizuna nolakoa izango den.

Honako hauek dira web 1.0 eta web 2.0 ezberdintasunak:

Web 1.0 Web 2.0
DoubleClick --> Google AdSense
Ofoto --> Flickr
Akamai --> BitTorrent
mp3.com --> Napster
Britannica Online --> Wikipedia
personal websites --> blogging
evite --> upcoming.org and EVDB
domain name speculation --> search engine optimization
page views --> cost per click
screen scraping --> web services
publishing --> participation
content management systems --> wikis
directories (taxonomy) --> tagging ("folksonomy")
stickiness --> syndication

La Revolucion Social de Internet



Bideo honetan gauza berri asko ikasi ditut. 2.0 kontzeptua zer den jakin arren, gure gizartean Interneten eragina zein den jakinarazten digu. Internet gizarte guztiontzat erabilgarria dago eta edonork erabili dezake. XX1. mendean gaude eta Interneteko gizarteko iraultzan murgilduta gaude. Hauek izan dira ideia nagusiak bideoan:

Interneten bidiez sustatzen da:

- On-line datuak konpartitzeko aukera.
- Interaktibitatea.
- Gizartearen demokratizazioa.
- Mikromedioak ( weblogs, blogs, weborriak…)
- Podcast ( abestiak…)
- Videocast ( bideoak…)
- Wikiak ( kooperazio irekia “Wikipedia” ezagunena da).

Izan ere, bideoan aipatzen diren elementu guztiak nahiko ezagunak dira. Gaur egun, gazte gehienak Internetekin oso ondo moldatzen dira eta sistema honen parte sentitzen dira.

Oso esaldi esanguratsua iruditu zait “La democratuzacion de la sociedad” esaten duenean. Egia da Internet eta Teknologia berrien esker edonork parte hartu dezakeela eta denontzat eskuragarri dagoela. Hala ere, gero eta gehiago entzuten dugu sarea librea izan arren, ezin garela beratza fidatu. Hainbat kasutan ezagunak dira, informazioa manipulatzen dela eta datuak ez daudela hain ondo gordeta.

Bukatzeko, esan nahiko nuke bideo interesgarria iruditu zaidala eta oso modu arinean eta laburrean Interneten erabil dezakegun gauza guztiak aipatzen dizkigutela.

lunes, 15 de febrero de 2010

Blog Sarrera

Hezkuntza eta teknologia berriak
Egun on!
Gaur da nire lehengo eguna blogger-en. Blog honetan gai ezberdinak aztertzen saiatuko naiz. Gehienak, hezkuntza, teknologia berriak eta Ingelera hizkuntzarekin lotuta dauden gauzak izango dira.
Hala ere, hau ez da izan nore lehenengo bloga, orain del aurte batzuk, Ingeles Filologia ikasi nuenean, ikasgai ezberdinak izan nituen teknologia berriei buruz. Ikasgai hauetan ere, blogak erabiltzen genituen, gehienetan gai libreak ziren eta bakoitzak nahi zuenari buruz idazten zuen.