Markesina

WELCOME TO MY BLOG!! ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!

domingo, 21 de marzo de 2010

Blogak eta atzerriko hizkuntza


Gaur egun gero eta arruntagoa da blogen erabilera. Hau da, ez dira bakarrik banakako lana egiteko baizik eta talde lanak egiteko. Lehen, blogak erabiltzen ziren bakoitzak bere gauzez idazteko edo beste jendearekin harremanetan egoteko. Azken urteotan edo hilabeteotan ostera, blogen erabilera hedatu egin da eta hezkuntza eremuan blogen erabilera oso interesgarria eta sistema erosoa da.

Ikastola eta ikastetxe askok blogak erabiltzen dituzte. Blog hauen bitartez gauza asko ikasi daitezke eta oso sistema lagungarria da hainbat ikasgai eskuragarri izateko interneten. Esterako, ikastetxeko azken berriak jakiteko edo edozein ariketak egiteko.

Orain gure gizartean trilinguismoa bilakatzen ari denez, hainbat blog daude hizkuntzak lantzeko. Guri interesatzen zaizkigunak, ingelesekoak eta euskarakoak dira. Esaterako, euskara hizkuntza lantzeko oso ondo dago euskaljakintza bloga. Euskaljakintza duela pare bat urte sortu zen eta oso lagungarria da euskara ariketak egiteko eta euskararen hainbat ezaugarri berriak jakiteko. Ingelesa lantzeko ostera, oraindik ez ditugu hanibeste informazioa eta nireu ustez oso ondo egongo litzateke euskaljakintza blogaren antzeko beste blog bat sortzea ingelesa lantzeko. Hau da, ingelesa hizkuntza bigarren hizkuntza bezala ikasteko beharrezkoak diren baliabideak izatea. Horrela, bermatuko genuke trilinguismoa gure hezkuntza sisteman.

No hay comentarios:

Publicar un comentario