Markesina

WELCOME TO MY BLOG!! ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!

domingo, 7 de marzo de 2010

Prometeus: The media Revolution


Prometeus: The Media Revolution


Bideo hau oso interesgarria iruditu zait. Batez ere, etorkizunera begiratzen duelako eta gizarteak eta teknologia berriak nola mugitzen ari diren kontatzen duelako. Bideoaren gai nagusia Internet eta teknologia berrien bilakaera da. Nola aldatu diren gizarteko hainbat ohiturak eta zer-nolako ohitura berriak asimilatzen ari garen. Hau da, bideoan azaltzen da nola testu idatzitik, on-line testura pasatzen ari garen eta gero eta arruntagoa dela Interneten bitartez egunkaria irakurtzea, ez lehen bezala paperezko edizioan.

Bideoan agertzen dira Interneten dauden enpresa edo erakunde nagusiak. Esate baterako on-line egunkariak, wikipedia, Google edo Prometeus. Ikusi al dugu bideoan zehar nola urteak pasatu ahala, enpresak beste enpresetan bihurtzen direla, nola telebista eta irratia desagertzen diren, Internet menpea hartzen duelako etb.

Nire ustez behintzat, bideo hau gogoeta bat egitera behartzen gaitu. Gu Internetaren hedapena bizitzen ari gara eta batzuetan ez dakigu non eta noiz amaituko den. Batzuetan, beldurgarria iruditzen zait teknologia berrien hedapena zeren etorkizunean nola bilakatuko den ez baitakigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario