Markesina

WELCOME TO MY BLOG!! ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!
Mostrando entradas con la etiqueta Informazioaren gizartea eta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Informazioaren gizartea eta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas

domingo, 7 de marzo de 2010

Prometeus: The media Revolution


Prometeus: The Media Revolution


Bideo hau oso interesgarria iruditu zait. Batez ere, etorkizunera begiratzen duelako eta gizarteak eta teknologia berriak nola mugitzen ari diren kontatzen duelako. Bideoaren gai nagusia Internet eta teknologia berrien bilakaera da. Nola aldatu diren gizarteko hainbat ohiturak eta zer-nolako ohitura berriak asimilatzen ari garen. Hau da, bideoan azaltzen da nola testu idatzitik, on-line testura pasatzen ari garen eta gero eta arruntagoa dela Interneten bitartez egunkaria irakurtzea, ez lehen bezala paperezko edizioan.

Bideoan agertzen dira Interneten dauden enpresa edo erakunde nagusiak. Esate baterako on-line egunkariak, wikipedia, Google edo Prometeus. Ikusi al dugu bideoan zehar nola urteak pasatu ahala, enpresak beste enpresetan bihurtzen direla, nola telebista eta irratia desagertzen diren, Internet menpea hartzen duelako etb.

Nire ustez behintzat, bideo hau gogoeta bat egitera behartzen gaitu. Gu Internetaren hedapena bizitzen ari gara eta batzuetan ez dakigu non eta noiz amaituko den. Batzuetan, beldurgarria iruditzen zait teknologia berrien hedapena zeren etorkizunean nola bilakatuko den ez baitakigu.

Informazioaren gizartea



Informazioaren gizartea
Gaur egun, Informazioaren gizartea garrantzi handikoa da gure gizartean. Gero eta jende gehiago hitz egiten du kontzeptu berri honetaz eta gero eta esparru ezberdinetan erabiltzen da. Esaterako, Hezkuntza esparruan oso interesgarria eta garrantzitsua izan da gizarte informazioa. Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan Teknologia Berrien (TIC) garrantzia jakinarazi ari zaie ikasleei.

Gizartearen informazioa, informazioaren demokratizazioa adierazi du. Hau da, gaur egun informazioa eskuragarri dugu Teknologia Berrien bitartez eta jende mota guztiontzat eskuragarri dago. Lehen, askoz ere zailagoa zen informazioa bilatzea eta aurkitzea. Jendeak denbora gehiago ematen zuen informazioa berria aurkitzen eta beste motatako baliabideak erabiltzen ziren. Gaur egun ordea, informazioa teknologia berriekin lotuta dago eta gure gizartea honen barnean kokatuta dago. Gure gizartea ohutura berriak asimilatzen ari da eta denbora gutxian gainera.

Nire belaunaldiko jendeak ikusten ari gara Teknologia berrien garrantzia eta zein arin gauzak aldatzen ari diren. Gaur egungo ikasleak ordea, teknologia berriekin batera hazitzen ari dira eta arraroa egiten zaie Internet edo ordenagailurik gabe eskolan lan egitea.