Markesina

WELCOME TO MY BLOG!! ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!

domingo, 28 de marzo de 2010

Remove


Egia esan, bideo hau kritikatzen duena ez nau batere harritzen. Informazioaren gizartean bizi gara eta teknologia berriak gero eta arinago hedatzen ari dira. Teknologia berrien kontsumitsaileak, hau da, munduko milio asko hauen kontrolpean gaude. Guk mugikorrak, Interneta eta kredito txartelak erabiltzen ditugu. Gehienetan ez gara ohartzen zer-motako kontrola dagoen baina gero eta arruntagoa da entzutea kredito txartelekin kontuz izatea edo Interneteko erabilerarekin, batez ere Tuenti, facebook eta halako programekin.

Niri behintzat ez zait asko gustatzen Interneten nire datuak sartzea eta gero eta fideltasun gutxiago daukat posta elektroniko programekin, hotmail edo gmail bezala. Nahiz eta zure datu pertsonalak edo informazioa sartzea nahi ez izan, beti gaude Internetekin lan egiten eta ezinezkoa da posta elektronikoa edo blogetan parte ez hartzea.

Niri gehien kezkatzen nauena da datozen urteotan zer gertatuko den. Hau da, nola bilakatuko den teknologia eta gizartearen informazioa. Orain, oso arin hedatzen ari da eta ez dakigu datozen urteotan jarraipen hau jarraituko duen edo gauzak lasaituko direla eta hedapen hau murriztuko dela.

Nik, behintzat hori espero dut. Teknologiak gustatzen zaizkit baina erabilera murriztu batean, batzuetan aisialdirako eta beste batzuetan lan egiteko. Espero dut, datozen urteotan bideo honek aipatzen duena egia ez izatea eta demokratizazio gehiago izatea teknologian eta gizartearen informazioan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario