Markesina

WELCOME TO MY BLOG!! ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!

domingo, 11 de abril de 2010

Internetaren erabilera egokia





Oso interesgarria iruditu zait " Buen uso de Internet" bideoa. Ideia oso orijinala da eta gainera era erakargarri batean. Bideo hau edozein pertsona ikus dezake baina batez ere nerabeentzat zuzenduta dago. Beharbada, nerabeak dira Internet era desegokian erabiltzen dutenak eta giza sareetan sartzen direnak bere bizitzako hainbat datu sartzen.

Hala ere, heldu asko ere modu desegokian erabiltzen dute Internet. Jende asko berehala fidatzen da eta euren datuak sartzen dituzte sarean. Gehienetan ez dakigu enpresek nola erabiliko dituzte gure datuak eta zertarako. Bestalde, gero eta jende gehiago erabiltzen du Internet erosketak egiteko. Ekintza hau oso erosoa da eroslearentzat baina batzuentzat kontuz ibili behar dugu eta gure datuak kontrolatu. Badira hainbat enpresak datu bilketa egiten dutena eta kontu elektronikoetan sartu nahi direnak.

Horregatik, bideo hau aurkezten duen gaia nerabe batzuen bidez, oso funtzionala iruditu zait. Denok adi egon behar dugu Internet kontuetan baina batez ere gazteak. Nire ustez, ikastetxe eta institutuetan honako bideoak erakutsi behar dira ikasleak gogoeta bat egiteko. Gure gizartean gazteak ohituta daude ordenagailuetara eta Internetara baina era egoki batean erabiltzen den ala ez hori beste kontu behar da. Beraz, Interneteko heziketa burutu behar da ikastetxe tea institutuetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario