Markesina

WELCOME TO MY BLOG!! ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!

domingo, 21 de febrero de 2010

La Revolucion Social de Internet



Bideo honetan gauza berri asko ikasi ditut. 2.0 kontzeptua zer den jakin arren, gure gizartean Interneten eragina zein den jakinarazten digu. Internet gizarte guztiontzat erabilgarria dago eta edonork erabili dezake. XX1. mendean gaude eta Interneteko gizarteko iraultzan murgilduta gaude. Hauek izan dira ideia nagusiak bideoan:

Interneten bidiez sustatzen da:

- On-line datuak konpartitzeko aukera.
- Interaktibitatea.
- Gizartearen demokratizazioa.
- Mikromedioak ( weblogs, blogs, weborriak…)
- Podcast ( abestiak…)
- Videocast ( bideoak…)
- Wikiak ( kooperazio irekia “Wikipedia” ezagunena da).

Izan ere, bideoan aipatzen diren elementu guztiak nahiko ezagunak dira. Gaur egun, gazte gehienak Internetekin oso ondo moldatzen dira eta sistema honen parte sentitzen dira.

Oso esaldi esanguratsua iruditu zait “La democratuzacion de la sociedad” esaten duenean. Egia da Internet eta Teknologia berrien esker edonork parte hartu dezakeela eta denontzat eskuragarri dagoela. Hala ere, gero eta gehiago entzuten dugu sarea librea izan arren, ezin garela beratza fidatu. Hainbat kasutan ezagunak dira, informazioa manipulatzen dela eta datuak ez daudela hain ondo gordeta.

Bukatzeko, esan nahiko nuke bideo interesgarria iruditu zaidala eta oso modu arinean eta laburrean Interneten erabil dezakegun gauza guztiak aipatzen dizkigutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario